AHOZKO ADIERAZPENAREN EBALUAZIOA


Ahozko komunikazioaren ebaluazioak bi helburu ditu: ikasleen behar orokorrak antzematea eta ikasleak kurtsoan zehar egindako aurrerapenak neurtzea. Lehenengo helburuari dagokionez esan dezakegu oso garrantzitsua dela umeak beharrezkoak eta funtsezkoak dituzten gaitasunak garatzeko, horren galerak, eskola-porrota suposa baitezake. 

Azaldutakoa neurtu ahal izateko, ebaluazio diagnostiko bat egitea beharrezkoa izaten da. Ebaluazio diagnostiko hori egiteko ez dira eguneroko probak egin behar, nahikoa izaten da “kontrol fitxa” bat eramatearekin. Bertan, komunikazio arazo ohikoenak agertzen dira, hona hemen adibide batzuk: 
  • Oinarrizko hitzak ez ditu ezagutzen.
  • Ez ditu diskurtso batean dauden kontzeptu inportanteak eta ez inportanteak zeintzuk diren bereizten. 
  • Ez ditu ironia edo umorea ulertzen.
  • Ulermenaren aurrean interes eza azaltzen du.
Fitxa hau egiteko orduan ikasleen ezaugarriak hartu behar ditugu kontuan, esate baterako, adina eta maila. Adina eta mailaren arabera fitxan detektatu ahal ditugun arazoak garrantzi gutxi edo asko izan dezakete. Geroago, fitxa osatu eta aztertu ondoren, behar horiek gainditzeko lan espezifikoak planifikatuko dira edota espezialistekin harremanetan jarri beharko gara. Beste aldetik, umeen garapena neurtu behar izatekotan, aldaketak egin beharko ditugu emaitza kuantitatiboak kontuan hartzen direlako. 

Horretarako, komunikazio gaitasunaren ebaluazioa egiteko ariketa baten adibidea azalduko dugu. Honetan, plano bat agertzen da eta umeari non dagoen azaltzen zaio. Planoan bere etxea non dagoen agertzen da. Bere etxera heltzeko hiru argibide testuak daude. Umearen zeregina testurik egokiena aukeratzea izango da.

Hitzezko komunikazioren inguruan egiten dugun edozein ariketa kontuan hartu beharrekoa da, nahiz eta gauza ezberdinetan fijatu. Normalean, ebaluazio diagnostiko edo komunikazio gaitasunaren inguruko diagnostiko on batek proba bat baino gehiago izaten du. Ohikoenak honako hauek izaten dira: 
  • Elkarrizketa informal bat izatea.
  • Testu bat ozen irakurtzea.
  • Egoera batean sartu eta horri aurre egiteko errutina eta hizkera berezi bat erabiltzea. 
Bukatzeko, esan beharra daukagu ebaluazio diagnostiko horiek neurtzeko hainbat gauza izaten direla kontuan eta horiek ebaluatzeko tribunal bat egoten dela.

Ahozko hizkuntza baloratzeko orduan, irizpide ezberdinak hartuko ditu kontuan irakasleak: alde batetik, zuzentasun linguistikoa (ahozkotasuna, lexikoa, morfosintaxia, adierazpenaren argitasuna eta indarra, aspektu extralinguistikoak, eta azkenik, azaldutakoaren barne edukia; hau da, textuaren koherentzia eta kohesioa.)


Bestalde, testuliburuan orientabide gisa jariakortasuna eta zuzentasuna neurtzeko oinarri hartu behar diren ezaugarriak aipatzen dira (horien arabera ebaluatu ahal izateko maila ezberdinak aurkezten dituelarik). Zehazki, bi irizpideetan 5 maila sailkatzen dira, eta hauetan maila bakoitzeko ezaugarriak zehazten dira. Interesgarria izan daiteke irakasle gisa orientabideak izateko, eta ikasleak ebaluatzeko orduan oinarri bat izateko.

Ebaluatzeko irizpideak eta baremoak bi modu izan ditzakete: alde batetik, sistema analitikoa edo “bandas” izenekoa eta bestetik, sistema sintetikoagoa edo “globala” izenekoa. 

Aipatutako baremoek, ebaluatzeko ezaugarri berdin batzuk dituzte: jariakortasuna eta zuzenketen artean dauden ezberdintasunak, erraztasuna adierazmenean eta bestetik, ahozkatzen jakiteaz gain, gramatika ere jakitea.

Sistema analitikoan, alderdi adierazkorrak banaka aztertzen dira, eta bakoiztean lortutako emaitza batuz azkeneko nota lortzen da. Abantaila alderdi guztiak kontuan hartzea da eta, aldiz, desabantaila akatsa bera bi lekutan aurkitzea eta kontuan hartzea izango litzateke.

Sistema sintetikoak, ordea, adierazpen globala hartzen du kontuan. Abantailari dagokionez, beste sistemak baino azkarragoa eta trebeagoa dela esan dezakegu. Desabantailei dagokienez, ordea, akatsak ez dira idazten eta horren ondorioz, analisia egitea zaila da.

Amaitzeko, esan beharra dago aipatutako frogak ikasleen adierazpen ahalmena ebaluatzeko sistemarik onenak direla. Beraz, ikasleei kurtso hasieran eta amaieran aipatutako frogak egitea komenigarria izango litzateke.

Idatzizko adierazpena ez bezala, ahozko adierazpena oso ahaztuta egoten da ikasgeletan, izan ere, irakasleek ez dakite zelan ebaluatu behar diren horrelako jarduerak. Hauek dira zuzenketak egiterakoan kontuan hartu beharreko puntu batzuk: 

Akatsik garrantzitsuenak soilik zuzendu: ikasleak ezin ditu azalpen batean eginiko akats guztien zuzenketak barneratu, gainera, baliteke izandako akatsak bere mailatik gora egotea, beraz, nahikoa litzateke oinarrizko akatsak komentatzearekin. 

Autozuzenketa eta ikaskideen arteko kolaborazioa sustatu: ikaslea bere ahozko adierazpenean egindako akatsen arduraduna da, eta hortaz, horren zuzentzailea. Gainera, irakaslea ez da gai izango ikasle guztien akatsak identifikatzeko, beraz, guztien artean denon akatsak identifikatzea ondo legoke, guztien artean laguntzeko eta guztien akatsetatik ikasi ahal izateko.

Akatsak esan, baina ez zuzendu: ikasleari izandako akatsak komentatu behar zaizkio, baina, akats horien zuzenketa ikasleari dagokio. 

Zuzenketa eta jariokortasuna: irakasleak gramatikan fijatu ohi dira jariokortasunean baino, izan ere, horien erregelen berri daukagu, baina, bestea zuzentzen zailagoa da. Beraz, bien arteko oreka lortzea lortu beharko genuke, alde batetik zuzentasunari loturiko akats larrienak aipatuz, eta bestetik erritmoari, segurtasunari eta horrelako gauzen inguruko komentario global batzuk aipatuz. 

Zuzenketa gradua neurtu: kontuan izan behar dugu horrelako zuzenketek eragin asko izan dezaketela umeengan. Izan ere, ume batek jende aurrean hitz egiteko edo lotsa arazoak izatekotan zuzenketa eta akats asko ateratzen badizkiogu ume horren konfiantza gutxitu eta arazo gehiago izango ditu ahozko azalpenak egiterakoan. Beraz, oso garrantzitsua da pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartzea horrelako ebaluazio bat egiterakoan.

Didaktikak, horrelako ebaluazioak egiteko zenbait teknika aurkezten dizkigu: 
  1. Fitxa autozuzentzailea: ikasle bakoitzak fitxa pertsonalizatu bat du non irakasleak izandako akatsak apuntatzen dizkion, eta horiek gainditzen dituen ahala kendu egiten dizkio. 
  2. Semaforoa: ikasle bat ahozko azalpen bat egiten duenean beste ikasleek semaforoaren koloreak (gorria eta berdea) dituzten paper batzuk izango dituzte. Azalpena egiten duen bitartean, ikasleek paper gorria altxatzen dutenean zuzentzeko zerbait esan duela esan nahi du eta, aldiz paper berdea erakusten duen bitartean dena ondo dagoela eta jarrai dezakeela esan nahi du. 
  3. Esaldien enkantea (subasta): irakasleak klasean egindako akatsak hartzen ditu esaldi moduan eta zuzen dauden beste esaldiekin batzen ditu. Ondoren, taldeka, ikasleek ondo dauden esaldiak erosi behar izango dituzte enkante bat balitz bezala. Horretarako erabiliko duten diru kantitatea aurrez zehaztuko da. 
  4. Zuzentzaile rola: denbora zehatz batean, ikasle batek zuzentzaile rola hartuko du lan talde batean, eta besteek egindako akatsak apuntatu eta besteei jakinaraziko die.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina