IRAKURGAIA AZTERTZEN





Aztertutako irakurgaiaren izenburua "Goi-mailako postontziak" izan da. Santillana da argitaletxea eta 3. ziklora (5.mailara zehazki) bideratua dagoen irakurgai honek, mendiko postontzien inguruan hitz egiten du eta ondoren, argazkian ikus daitezkeen galderak proposatzen ditu, ikasleen irakurmenaren ulermena neurtzeko eta ebaluatzeko helburuarekin. 
          Hain zuzen ere, irakurmenaren ulermena ebaluatzeko galdera ereduak aztertu ditugu, irakurgaia eta honen inguruko jarduerak ardatz harturik. Kasu honetan, prozesu bakarra identifikatu dugu testuliburuan proposatzen diren jardueren artean: informazioa berreskuratzea (lehengo jardueran landuko litzateke), izan ere, testua hitzez hitz ulertzeko galderen jarduera da, non ikasleak testuan zenbait osagai topatu behar dituen, eta hainbat xehetasun aurkitu behar dituean. Gauzak horrela, lehenego jarduera honen helburua ez da testuko informazioa osotasunean ulertzea, testuan zehar dagoen informazio puntuala aurkitzea baizik.
      Gainontzeko prozesuak (Testuaren ulermen globala, interpretazioa, testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena, testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena) ez ditugu identifikatu testuliburuak proposatzen dituen jardueretan, eta hortaz, prozesu hauek lantzeko jarduerak planteatu ditugu, zehazki hauek:
  1. Testuaren ulermen globala. Ulermen globalaren bidez, testuko xehetasunak alde batera utzi eta ideia nagusia eskuratu nahi da, testua osoatasunean kontuan hartuz. Hau da, ez da mugatzen datu puntualetara eta ideia orokorrean oinarritzen da. Prozesu honetarako, interesgarri ikusten dugu ideia nagusia edo gaia zehazteko galdera, zehazki, testua laburbiltzea izan daiteke aukera posible bat.
  2. Interpretazioa. Testuaren zentzuari loturiko interpretazio bat prestatzean datza. Hau lortzeko, beharrezkoa da testuaren zati desberdinen arteko loturak ezartzea, ideien arteko erlazioak egitea eta testuari modu orokor batean koherentzia eta zentzua bilatzea. Askotan gainera, testuan hitzez hitz ez da guztia azalduko, eta gure jakintzak testuaren informazioarekin erlazionatuz, testuan dioenetik haratago joatean datza. Honako prozesu hau lantzeko, honako jarduera hau pentsatu dugu: "Orain mendizalea zara, eta lagun bati mendian aurkitu duzun postontziaren inguruan idatiz behar diozu". Jarduera honen bidez, pertsonaien, argudioen eta tokien arteko erlazioa azaltzea izango da helburua. 
  3. Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena. Testuan dionaren inguruan hausnarketa egitean datza. Irakurleak, testua zentzuz ulertu behar du, ondoren testuak dionearen gainean iritzi propio bat eratu ahal izateko. Hala, irakurri duen hori baloratuko du bere irizpide pertsonalak erabiliz, eta ideia pertsonaletan oinarrituz. Prozesu honetarako uste dugu aproposa izan daitekeleela honako jardura: "Zer garrantzi du gaur egun mendi tontorretako postontziak? Zer uste duzu beraien erabileraz?" 
  4. Testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena. Testuaren alderdi formalenak hartzen ditu oinarri. Hau da, irakurleak alderdi formalenei (gaiaren eta estiloaren ikusmoldearenak) aztertu behar ditu, horrek testuarengan duen eraginaz jabetuz. Prozesu hau lantzeko, testuaren egiturari buruzko galdera proposatuko genuke (zehazki testuaren generoari dagokion galdera). "Zer genero mota du testuak? Zergatik esango zenuke hori?". 
Test-uliburuan dauden ariketa motei dagokienez, honako hauek izan dira: aukeratzeko ariketa, lotzeko ariketa eta hutsuneak betetzeko ariketa.

      Horrez gain, aipatu nahi genuke, aztertutako irakurgaia lantzeko ez dela proposatzen inolako jarduerarik ikasleen aurrezagutzak ezagutzeko, eta uste dugu atal hori ere oso garrantzitsua dela. Horregatik, testuaren irakurketa zuzenean egin beharrean, aurretik ikasleekin gaiaren inguruan hitz egitea eta gaiarekiko duten ezagutza mailaz jabetzea baliogarria dela uste dugu. 

     Bukatzeko, oro har, eta beste irakurgai batzuen ereduak ikusi ostean, uste dugu batez ere lehenengo bi prozesuei garrantzia ematen zaiela testu-liburuetan, eta hortaz, ikasleei askotan ez zaie testua interpretatzeko aukera eskaintzen eta askotan beraien iritziak alde batera uzten dituzte (soilik testura mugatuz, eta testutik haratago doazen prozesuak alde batera utziz). Gure ikuspuntutik, prozesu guztiei bere garrantzia ematea beharrezkoa da, eta ikasketa esanguratsu bat lortzeko bidean beharrezkoa da ikasleek testuan irakurri dutenaren eta dakitenaren arteko erlazioa egitea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina