AHOZKO HIZKUNTZA (ERREKURTSOAK ETA JARDUERAK)

Literatura didaktikoak ahozko hizkuntza gelan lantzeko hainbat teknika eta errekurtso eskaintzen ditu. Hainbat autorek (Bygate 1987, Littlewood 1981, Holden 1981, Ur 1981) jardueren sailkapena egin dute, irizpide ezberdinen arabera.
Jarraian jarduera eta errekurtso nagusiak ageri dira, irizpide praktikoen arabera taldekatuak:
Proposamen batzuk teknika didaktiko jakin bat erabiltzen dute (drama, eszenifikazioa, rol jolasak, simulazioak, elkarrizketa idatziak, jolas linguistikoak, talde lana, teknika humanistikoak).
Beste batzuk ikasleek emango duten erantzunaren (irekia, itxia..) arabera taldekatu daitezke (errepikapenak, espazio zuriak betetzea, jarraibideak eman, arazoen konponbidea eta ” Brain Storming”).
Beste ikuspuntu batetik material idatziak, bisualak edota entzunezkoak, ahozko adierazpena lantzeko erabiliak izan daitezke (ipuinak eta istorioak, soinuak, irudiak, testak, galdetegiak eta abar).
Bestalde, ahozko komunikazio espezifiko batzuk ere erabil daitezke klasean (aurkezpena, inprobizazioa, telefonoz hitz egitea, ozeneko irakurmena eta eztabaidak).
Aipatutako sailkapena ez da baztertzailea (jarduera bat talde ezberdinetan egon daiteke, beste bat ezin da talde batean ere sartu...). Jarraian ahozko hizkuntzarako bi errekurtso aipatuko dira:

  1. Rol jolasak. Rol jolasak oso errekurtso baliagarriak izan daitezke, edozein komunikazio egoera gelara ekartzea ahalbidetzen baitute. Rol jolasak, drama eta eszenifikazioen artean kokatuta daude. Edozein komunikazio mota lantzeko aukera eskaintzeaz gain, prestakuntza errazagoa da eszenifikazioarekin konparatuz.
    Rol jokuen ezaugarriak hauek dira:

    - Egoera komunikatiboa oro har definitzen da (kontextua, partehartzaileak, helburuak..) baina, ez lenguaia konkretu bat.
    - Ikasleak rol bat hartzen du (lanbide, adina, interesa, jarrera…).
    - Bat-batekoa, inprobisazioa izan daiteke.
    - Amaieran ez da eszenifikazioa egin behar.
    - Baliabideak erabil daitezke (argazkiak, marrazkiak, dokumentuak…).

    Abantailen artean aipatu dezakegu rol jokuetan ikaslearen inplikazioa oso altua dela, baita lenguaiaren erabilera ere. Desabantailen artean, ordea, zenbait daude: alde batetik, antolatzeko orduan arazoak izatea (espazio eza, denbora asko, zarata handia…). Bestetik, ikaslearen rolaren arabera, erosotasun eza nabaria izan daiteke.

    Adibidez, ikasleen artean saltzaile-rola eta erosleare rola hartu beharko dute. Produktu batzuen irudiak (autoak) eta prezioak ikusiko dituzte txarteletan. A ikaslea eroslea izango da eta B ikaslea saltzailea. Erosleak auto merkea erosi nahi izango du eta saltzaileak, ordea, autorik garestiena saldu nahi du. Horretarako, ikasleek galderak prestatu behar izango dituzte dituzte, rola hartu, dirua kontuan hartu, informazioa eman, elkarrizketa garatu edo kalitateaz eta prezioaz erantzuna aproposa ematea.
  2. Ipuinak eta istorioak.
Iraganean, telebista eta irratirik ez zegoenean haurren entretenimentu garrantzitsu ziren ipuinak, eta gaur egun errekurtso didaktikoen aukera zabala dugun arren, ipuinen magiaren potentziala aprobetxatzen jarraitu dezakegu. Errekurtso didaktiko honen barnean, genero ezberdinak aurki ditzakegu eta hauek interesgarriak izan daitezke haurrekin ahozko hizkuntza lantzeko: ipuinak, poemak, abestiak, txisteak, anekdota pertsonalak…

Ipuinekin lan egiteko ideia batzuk hauek izan daitezke:

- Istorio/ipuin ezagun bat moldatzea
- Amaiera, dialogo edo ipuinaren zati bat aldatzea…
- Elementu ezberdinak ezabatu edo berriak sortzea: pertsonaiak, objektuak…
- Istorio/ipuin ezagun baten inguruan hitz egin
- Ipuin bat entzun/irakurri ostean ulermeneko galdera batzuk erantzun adibidez.
- Ipuin bat sortu
- Hasita dagoen ipuin bat osatu edo amaitu
- Hitz-gako batzuk abiapuntuntzat hartuz ipuin bat sortu

Aurretik aipatu bezala, errekurtso didaktiko honek ipuinez gain, beste aukera asko eskaintzen dizkigu (txiste, notizia, anekdota pertsonalak…).

Notiziak/berriak: errealitatearen isla dira berriak, askotan sormenetik sortutako ipuinak bezain magikoak izan daitezke.
Istorio edo anekdota pertsonalak: inplikazio handiagoa eragiten du ikasleengan eta elkar ezagutzeko ere balio du. Taldean, esaterako, anekdotak kontatu edo galdera ezberdinei erantzun diezaiokete ikasleek, adibidez: “Noiz izan zen haserretu zinen azkenengo aldia?”...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina