Euskara (3-4. orrialdetan)
Dekretu honetan aipatzen da bi hizkuntza ofialen arteko desoreka gaindittu nahi dela. Horretarako, euskeraren normalizazioa bermatu hezkuntzako eremu guztietan.
Ikasleak Idatziz zein ahoz bi hizkuntzatan komunikazio gaitasunean trebatzea da helburua, hain zuzen ere.
Pertsona elebiduna hezitzeaz gain, pertsona eleaniztunak hezitzea ere bada Euskal eskolaren erronketako bat da.
Hezkidetza/Berdintasuna (19.orrialdea)
17. artikuluak hezkidetza lantzeko gomendio batzuk zehazten ditu. Hezkuntza eskumenak dituen sailak curriculumean hezkidetzako zenbait helburu sustatu nahi ditu. Hona hemen helburuen zerrenda:
a) Emakumeei eta gizonei atxikitutako portaera eta ereduen araberako soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea.
b) Emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea, irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz, hala dagokionean.
c) Neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen arduraz kontzientzia hartzea.
d) Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten aintzat hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
e) Emakumeenganako indarkeriaren prebentzioa; horretarako, gatazkak konpontzeko indarke- riarik gabeko metodoak ikasiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina