2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

Testu idatziaren ebaluazioa



TESTU IDATZIAK EBALUATU

Jarraian LH 4.mailako ikasle batek ekoitzitako testu idatzi bat ebaluatuko dugu eta hobetzeko hainbat puntu adieraziko ditugu. Horretarako guk aukeratu dugun testua honakoa da ("Mendian"). Testua, esan bezala, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak idatzia da, eta honakoa eskatzen zaio ikasleari:

Idatzi zure albistea:
  • Zer gertatu da? - Gogoratu: goiburua eta gorputza
  • Nork egin du? - Antolatu testua paragrafotan
  • Nola gertatu da? - Modu argi eta ordenatuan idatzi
  • Zergatik gertatu da? - Idatzi gutxienez 100 hitz.



Captura de pantalla 2016-11-03 a las 10.49.18.png

  1. Testua ebaluatu



Testua ebaluatzeko orduan, 3 arlo ezberdin bereiziko ditugu: gaitasun soziolinguistikoa (Komunikazio-egoerara egokitzeko gaitasuna), gaitasun diskurtsiboa (koherentzia eta kohesioari loturik dagoena) eta Gaitasun Linguistikoa (morfosintaxia, lexikoa eta ortografia).


- Gaitasun soziolinguistikoa (egokitasuna)

  • Informazio eskasa.
  • Ez du helburua bete (kasu honetan albiste bat kontatu).
  • Oso testu laburra.
  • Ez dio eskatutako gaiari erantzuten.

- Gaitasun diskurtsiboa (koherentzia eta kohesioa)

  • Datuak ez dira modu antolatu batean azaltzen.
  • Lokailu batzuk erabiltzen dituen arren, ideien arteko lotura ez da ikusten.
  • Testuaren osotasuna galtzen da.
  • Datu asko azaltzen ditu elkarrekiko loturarik gabe
  • Testua paragrafo bakarrean dago, eta ez dira atal ezberdinak bereizten (ez du egitura egokia)

- Gaitasun linguistikoa (morfosintaxia, lexikoa eta ortografria)

  • Esaldien ordena ez da egokia.
  • Deklinabideen erabilpen desegokia
  • Plurala eta singularra nahasten ditu (“bazegoen bi ume”).
  • Aditzak ez dira denborara ezta pertsonara egokitzen.
  • K ergatiboa ez du erabiltzen (“ume bat poxpoloa piztu zuen”).


  1. Zelan hobetu (Laiz eta Cassany)



  • Ezertan hasi baino lehen, haurrak egindako testua irakurri behar du, ikasleari  bere testuaz pentsatzeko eta hausnartzeko aukera emango diogu horrela, eta aldaketaren bat egiteko ere bai.
  • Zuzenketa ikasleak idatzitakoa buruan duenean egingo dugu. Hau da, ikasleak testua idatzi duenean eta denbora gutxira egingo ditugu zuzenketak. Ekoizpen eta zuzenketen artean ahalik eta denbora gutxien egoten saiatuko gara.
  • Ez ditugu irakasle bezala zuzenketa guztiak egingo. Ikasleak hobetu beharrekoa aurkitzen ez badu, okerrak  non dauden adierazi edo azpimarratu, eta zuzenketak berak egitea eskatuko diogu (zuzenean guk okerra zuzendu beharrean).
  • Klasean irakurtzeko eta zuzenketak zeintzuk diren ulertzeko denbora eman behar diogu ikasleari.
  • Ikasleak bere testuan berak aukeratutako albistea non eta noiz gertatu den eta egoera eragin dutenak zeintzuk izan diren zehaztasun handiagoz azaldu behar du.
  • Ikasleari testuari egitura emateko esango diogu sarrera, gorputza eta amaiera bereiztuz. Horretarako, paragrafo ezberdinak bereiztu behar ditu ikasleak.
  • Guk esaldi konkretu batzuk erabili behar ditugu. Adibidez: “egin testua berriro, birpasatu  puntu honetan, gehitu parragrafo honetan, idatzi esaldi motzagoak, gehitu parragrafo honetan  puntu edo komak gehiago... “. Soilik ulergarriak diren aipamenak idatziko/esango dizkiogu ikasleari.
  • Ikasleari estrategiak eman behar dizkiogu autozuzenketak egiteko. Adibidez, hiztegia kontsultatu, egindako akatsaz pistak eman, idazlana birpazatzeko motibazioa eman...



2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

IRAKURGAIA AZTERTZEN



Aztertutako irakurgaiaren izenburua "Goi-mailako postontziak" izan da. Santillana da argitaletxea eta 3. ziklora (5.mailara zehazki) bideratua dagoen irakurgai honek, mendiko postontzien inguruan hitz egiten du eta ondoren, argazkian ikus daitezkeen galderak proposatzen ditu, ikasleen irakurmenaren ulermena neurtzeko eta ebaluatzeko helburuarekin.
Hain zuzen ere, irakurmenaren ulermena ebaluatzeko galdera ereduak aztertu ditugu, irakurgaia eta honen inguruko jarduerak ardatz harturik. Kasu honetan, prozesu bakarra identifikatu dugu testuliburuan proposatzen diren jardueren artean: informazioa berreskuratzea (lehengo jardueran landuko litzateke), izan ere, testua hitzez hitz ulertzeko galderen jarduera da, non ikasleak testuan zenbait osagai topatu behar dituen, eta hainbat xehetasun aurkitu behar dituean. Gauzak horrela, lehenego jarduera honen helburua ez da testuko informazioa osotasunean ulertzea, testuan zehar dagoen informazio puntuala aurkitzea baizik.
Gainontzeko prozesuak (Testuaren ulermen globala, interpretazioa, testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena, testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena) ez ditugu identifikatu testuliburuak proposatzen dituen jardueretan, eta hortaz, prozesu hauek lantzeko jarduerak planteatu ditugu, zehazki hauek:
  1. Testuaren ulermen globala. Ulermen globalaren bidez, testuko xehetasunak alde batera utzi eta ideia nagusia eskuratu nahi da, testua osoatasunean kontuan hartuz. Hau da, ez da mugatzen datu puntualetara eta ideia orokorrean oinarritzen da. Prozesu honetarako, interesgarri ikusten dugu ideia nagusia edo gaia zehazteko galdera, zehazki, testua laburbiltzea izan daiteke aukera posible bat.
  2. Interpretazioa. Testuaren zentzuari loturiko interpretazio bat prestatzean datza. Hau lortzeko, beharrezkoa da testuaren zati desberdinen arteko loturak ezartzea, ideien arteko erlazioak egitea eta testuari modu orokor batean koherentzia eta zentzua bilatzea. Askotan gainera, testuan hitzez hitz ez da guztia azalduko, eta gure jakintzak testuaren informazioarekin erlazionatuz, testuan dioenetik haratago joatean datza. Honako prozesu hau lantzeko, honako jarduera hau pentsatu dugu: "Orain mendizalea zara, eta lagun bati mendian aurkitu duzun postontziaren inguruan idatiz behar diozu". Jarduera honen bidez, pertsonaien, argudioen eta tokien arteko erlazioa azaltzea izango da helburua. 
  3. Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena. Testuan dionaren inguruan hausnarketa egitean datza. Irakurleak, testua zentzuz ulertu behar du, ondoren testuak dionearen gainean iritzi propio bat eratu ahal izateko. Hala, irakurri duen hori baloratuko du bere irizpide pertsonalak erabiliz, eta ideia pertsonaletan oinarrituz. Prozesu honetarako uste dugu aproposa izan daitekeleela honako jardura: "Zer garrantzi du gaur egun mendi tontorretako postontziak? Zer uste duzu beraien erabileraz?" 
  4. Testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena. Testuaren alderdi formalenak hartzen ditu oinarri. Hau da, irakurleak alderdi formalenei (gaiaren eta estiloaren ikusmoldearenak) aztertu behar ditu, horrek testuarengan duen eraginaz jabetuz. Prozesu hau lantzeko, testuaren egiturari buruzko galdera proposatuko genuke (zehazki testuaren generoari dagokion galdera). "Zer genero mota du testuak? Zergatik esango zenuke hori?". 


Testu-liburuan dauden ariketa motei dagokienez, honako hauek izan dira: aukeratzeko ariketa, lotzeko ariketa eta hutsuneak betetzeko ariketa.
Horrez gain, aipatu nahi genuke, aztertutako irakurgaia lantzeko ez dela proposatzen inolako jarduerarik ikasleen aurrezagutzak ezagutzeko, eta uste dugu atal hori ere oso garrantzitsua dela. Horregatik, testuaren irakurketa zuzenean egin beharrean, aurretik ikasleekin gaiaren inguruan hitz egitea eta gaiarekiko duten ezagutza mailaz jabetzea baliagarria dela uste dugu.
Bukatzeko, oro har, eta beste irakurgai batzuen ereduak ikusi ostean, uste dugu batez ere lehenengo bi prozesuei garrantzia ematen zaiela testu-liburuetan, eta hortaz, ikasleei askotan ez zaie testua interpretatzeko aukera eskaintzen eta askotan beraien iritziak alde batera uzten dituzte (soilik testura mugatuz, eta testutik haratago doazen prozesuak alde batera utziz). Gure ikuspuntutik, prozesu guztiei bere garrantzia ematea beharrezkoa da, eta ikasketa esanguratsu bat lortzeko bidean beharrezkoa da ikasleek testuan irakurri dutenaren eta dakitenaren arteko erlazioa egitea.

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

AHOZKO ADIERAZPENAREN EBALUAZIOA

Ahozko komunikazioaren ebaluazioak bi helburu ditu: ikasleen behar orokorrak antzematea eta ikasleak kurtsoan zehar egindako aurrerapenak neurtzea. Lehenengo helburuari dagokionez esan dezakegu oso garrantzitsua dela umeak beharrezkoak eta funtsezkoak dituzten gaitasunak garatzeko, horren galerak, eskola-porrota suposa baitezake.  

Azaldutakoa neurtu ahal izateko, ebaluazio diagnostiko bat egitea beharrezkoa izaten da. Ebaluazio diagnostiko hori egiteko ez dira eguneroko probak egin behar, nahikoa izaten da “kontrol fitxa” bat eramatearekin. Bertan, komunikazio arazo ohikoenak agertzen dira, hona hemen adibide batzuk:

  • Oinarrizko hitzak ez ditu ezagutzen.
  • Ez ditu diskurtso batean dauden kontzeptu inportanteak eta ez inportanteak zeintzuk diren bereizten.  
  • Ez ditu ironia edo umorea ulertzen.
  • Ulermenaren aurrean interes eza azaltzen du.

Fitxa hau egiteko orduan ikasleen ezaugarriak hartu behar ditugu kontuan, esate baterako, adina eta maila. Adina eta mailaren arabera fitxan detektatu ahal ditugun arazoak garrantzi gutxi edo asko izan dezakete. Geroago, fitxa osatu eta aztertu ondoren, behar horiek gainditzeko lan espezifikoak planifikatuko dira edota espezialistekin harremanetan jarri beharko gara. Beste aldetik, umeen garapena neurtu behar izatekotan, aldaketak egin beharko ditugu emaitza kuantitatiboak kontuan hartzen direlako.

Horretarako, komunikazio gaitasunaren ebaluazioa egiteko ariketa baten adibidea azalduko dugu. Honetan, plano bat agertzen da eta umeari non dagoen azaltzen zaio. Planoan bere etxea non dagoen agertzen da. Bere etxera heltzeko hiru argibide testuak daude. Umearen zeregina testurik egokiena aukeratzea izango da.

Hitzezko komunikazioren inguruan egiten dugun edozein ariketa kontuan hartu beharrekoa da, nahiz eta gauza ezberdinetan fijatu. Normalean, ebaluazio diagnostiko edo  komunikazio gaitasunaren inguruko diagnostiko on batek proba bat baino gehiago izaten du. Ohikoenak honako hauek izaten dira:

  • Elkarrizketa informal bat izatea.
  • Testu bat ozen irakurtzea.
  • Egoera batean sartu eta horri aurre egiteko errutina eta hizkera berezi bat erabiltzea.

Bukatzeko, esan beharra daukagu ebaluazio diagnostiko horiek neurtzeko hainbat gauza izaten direla kontuan eta horiek ebaluatzeko tribunal bat egoten dela.

Ahozko hizkuntza baloratzeko orduan, irizpide ezberdinak hartuko ditu kontuan irakasleak: alde batetik, zuzentasun linguistikoa (ahozkotasuna, lexikoa, morfosintaxia, adierazpenaren argitasuna eta indarra, aspektu extralinguistikoak, eta azkenik, azaldutakoaren barne edukia; hau da, textuaren koherentzia eta kohesioa.)

Bestalde, testuliburuan orientabide gisa jariakortasuna eta zuzentasuna neurtzeko oinarri hartu behar diren ezaugarriak aipatzen dira (horien arabera ebaluatu ahal izateko maila ezberdinak aurkezten dituelarik). Zehazki, bi irizpideetan 5 maila sailkatzen dira, eta hauetan maila bakoitzeko ezaugarriak zehazten dira. Interesgarria izan daiteke irakasle gisa orientabideak izateko, eta ikasleak ebaluatzeko orduan oinarri bat izateko.
Ebaluatzeko irizpideak eta baremoak bi modu izan ditzakete: alde batetik, sistema analitikoa edo “bandas” izenekoa eta bestetik, sistema sintetikoagoa edo “globala” izenekoa.

Aipatutako baremoek, ebaluatzeko ezaugarri berdin batzuk dituzte: jariakortasuna eta zuzenketen artean dauden ezberdintasunak, erraztasuna adierazmenean eta bestetik, ahozkatzen jakiteaz gain, gramatika ere jakitea.

Sistema analitikoan, alderdi adierazkorrak banaka aztertzen dira, eta bakoiztean lortutako emaitza batuz azkeneko nota lortzen da. Abantaila alderdi guztiak kontuan hartzea da eta, aldiz, desabantaila akatsa bera bi lekutan aurkitzea eta  kontuan hartzea izango litzateke.

Sistema sintetikoak, ordea, adierazpen globala hartzen du kontuan. Abantailari dagokionez, beste sistemak baino azkarragoa eta trebeagoa dela esan dezakegu. Desabantailei dagokienez, ordea, akatsak ez dira idazten eta horren ondorioz, analisia egitea zaila da.

Amaitzeko, esan beharra dago aipatutako frogak ikasleen adierazpen ahalmena ebaluatzeko sistemarik onenak direla. Beraz, ikasleei kurtso hasieran eta amaieran  aipatutako frogak egitea komenigarria izango litzateke.

Idatzizko adierazpena ez bezala, ahozko adierazpena oso ahaztuta egoten da ikasgeletan, izan ere, irakasleek ez dakite zelan ebaluatu behar diren horrelako jarduerak. Hauek dira zuzenketak egiterakoan kontuan hartu beharreko puntu batzuk:

Akatsik garrantzitsuenak soilik zuzendu: ikasleak ezin ditu azalpen batean eginiko akats guztien zuzenketak barneratu, gainera, baliteke izandako akatsak bere mailatik gora egotea, beraz, nahikoa litzateke oinarrizko akatsak komentatzearekin.

Autozuzenketa eta ikaskideen arteko kolaborazioa sustatu: ikaslea bere ahozko adierazpenean egindako akatsen arduraduna da, eta hortaz, horren zuzentzailea. Gainera, irakaslea ez da gai izango ikasle guztien akatsak identifikatzeko, beraz, guztien artean denon akatsak identifikatzea ondo legoke, guztien artean laguntzeko eta guztien akatsetatik ikasi ahal izateko.

Akatsak esan, baina ez zuzendu: ikasleari izandako akatsak komentatu behar zaizkio, baina, akats horien zuzenketa ikasleari dagokio.

Zuzenketa eta jariokortasuna: irakasleak gramatikan fijatu ohi dira jariokortasunean baino, izan ere, horien erregelen berri daukagu, baina, bestea zuzentzen zailagoa da. Beraz, bien arteko oreka lortzea lortu beharko genuke, alde batetik zuzentasunari loturiko akats larrienak aipatuz, eta bestetik erritmoari, segurtasunari eta horrelako gauzen inguruko komentario global batzuk aipatuz.

Zuzenketa gradua neurtu: kontuan izan behar dugu horrelako zuzenketek eragin asko izan dezaketela umeengan. Izan ere, ume batek jende aurrean hitz egiteko edo lotsa arazoak izatekotan zuzenketa eta akats asko ateratzen badizkiogu ume horren konfiantza gutxitu eta arazo gehiago izango ditu ahozko azalpenak egiterakoan. Beraz, oso garrantzitsua da pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartzea horrelako ebaluazio bat egiterakoan.

Didaktikak, horrelako ebaluazioak egiteko zenbait teknika aurkezten dizkigu:

Fitxa autozuzentzailea: ikasle bakoitzak fitxa pertsonalizatu bat du non irakasleak izandako akatsak apuntatzen dizkion, eta horiek gainditzen dituen ahala kendu egiten dizkio.

Semaforoa: ikasle bat ahozko azalpen bat egiten duenean beste ikasleek semaforoaren koloreak (gorria eta berdea) dituzten paper batzuk izango dituzte. Azalpena egiten duen bitartean, ikasleek paper gorria altxatzen dutenean zuzentzeko zerbait esan duela esan nahi du eta, aldiz paper berdea erakusten duen bitartean dena ondo dagoela eta jarrai dezakeela esan nahi du.

Esaldien enkantea (subasta): irakasleak klasean egindako akatsak hartzen ditu esaldi moduan eta zuzen dauden beste esaldiekin batzen ditu. Ondoren, taldeka, ikasleek ondo dauden esaldiak erosi behar izango dituzte enkante bat balitz bezala. Horretarako erabiliko duten diru kantitatea aurrez zehaztuko da.

Zuzentzaile rola: denbora zehatz batean, ikasle batek zuzentzaile rola hartuko du lan talde batean, eta besteek egindako akatsak apuntatu eta besteei jakinaraziko die.

2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

AHOZKO HIZKUNTZARAKO ERREKURTSOAK ETA JARDUERAK

Literatura didaktikoak ahozko hizkuntza gelan lantzeko hainbat teknika eta errekurtso eskaintzen ditu.


Hainbat autorek (Bygate 1987, Littlewood 1981, Holden 1981, Ur 1981) jardueren sailkapena egin dute, irizpide ezberdinen arabera.


Jarraian jarduera eta errekurtso nagusiak ageri dira, irizpide praktikoen arabera taldekatuak:


  • Proposamen batzuk teknika didaktiko jakin bat erabiltzen dute (drama, eszenifikazioa, rol jolasak, simulazioak, elkarrizketa idatziak, jolas linguistikoak, talde lana, teknika humanistikoak).
  • Beste batzuk ikasleek emango duten erantzunaren (irekia, itxia..) arabera taldekatu daitezke (errepikapenak, espazio zuriak betetzea, jarraibideak eman, arazoen konponbidea eta ” Brain Storming”).
  • Beste ikuspuntu batetik material idatziak, bisualak edota entzunezkoak, ahozko adierazpena lantzeko erabiliak izan daitezke (ipuinak eta istorioak, soinuak, irudiak, testak, galdetegiak eta abar).
  • Bestalde, ahozko komunikazio espezifiko batzuk ere erabil daitezke klasean (aurkezpena, inprobizazioa, telefonoz hitz egitea, ozeneko irakurmena eta eztabaidak).


Sailkapena ez da baztertzailea (jarduera bat talde ezberdinetan egon daiteke, beste bat ezin da talde batean ere sartu...).
Rol jolasak


Rol jolasak oso errekurtso baliagarriak izan daitezke, edozein komunikazio egoera gelara ekartzea ahalbidetzen baitute. Rol jolasak, drama eta eszenifikazioen artean kokatuta daude. Edozein komunikazio mota lantzeko aukera eskaintzeaz gain, prestakuntza errazagoa da eszenifikazioarekin konparatuz.


Rol jokuen ezaugarriak hauek dira:


  • Egoera komunikatiboa oro har definitzen da (kontextua, partehartzaileak, helburuak..) baina, ez lenguaia konkretu bat.
  • Ikasleak rol bat hartzen du (lanbide, adina, interesa, jarrera…).
  • Bat-batekoa, inprobisazioa izan daiteke.
  • Amaieran ez da eszenifikazioa egin behar.
  • Baliabideak erabil daitezke (argazkiak, marrazkiak, dokumentuak…).


Abantailen artean aipatu dezakegu rol jokuetan ikaslearen inplikazioa oso altua dela, baita lenguaiaren erabilera ere. Desabantailen artean, ordea, zenbait daude: alde batetik, antolatzeko orduan arazoak izatea (espazio eza, denbora asko, zarata handia…). Bestetik, ikaslearen rolaren arabera, erosotasun eza nabaria izan daiteke.


Adibidez, ikasleen artean saltzaile-rola eta erosleare rola hartu beharko dute. Produktu batzuen irudiak (autoak) eta prezioak ikusiko dituzte txarteletan. A ikaslea eroslea izango da eta B ikaslea saltzailea. Erosleak auto merkea erosi nahi izango du eta saltzaileak, ordea, autorik garestiena saldu nahi du. Horretarako, ikasleek galderak prestatu behar izango dituzte dituzte, rola hartu, dirua kontuan hartu, informazioa eman, elkarrizketa garatu edo kalitateaz eta prezioaz erantzuna aproposa ematea.
Ipuinak eta istorioak


Iraganean, telebista eta irratirik ez zegoenean haurren entretenimentu garrantzitsu ziren ipuinak, eta gaur egun errekurtso didaktikoen aukera zabala dugun arren, ipuinen magiaren potentziala aprobetxatzen jarraitu dezakegu. Errekurtso didaktiko honen barnean, genero ezberdinak aurki ditzakegu eta hauek interesgarriak izan daitezke haurrekin ahozko hizkuntza lantzeko: ipuinak, poemak, abestiak, txisteak, anekdota pertsonalak…


Ipuinekin lan egiteko ideia batzuk hauek izan daitezke:


  • Istorio/ipuin ezagun bat moldatzea
    • Amaiera, dialogo edo ipuinaren zati bat aldatzea…
    • Elementu ezberdinak ezabatu edo berriak sortzea: pertsonaiak, objektuak…
  • Istorio/ipuin ezagun baten inguruan hitz egin
    • Ipuin bat entzun/irakurri ostean ulermeneko galdera batzuk erantzun adibidez.
  • Ipuin bat sortu
    • Hasita dagoen ipuin bat osatu edo amaitu
    • Hitz-gako batzuk abiapuntuntzat hartuz ipuin bat sortu


Aurretik aipatu bezala, errekurtso didaktiko honek ipuinez gain, beste aukera asko eskaintzen dizkigu (txiste, notizia, anekdota pertsonalak…).

  • Notiziak/berriak: errealitatearen isla dira berriak, askotan sormenetik sortutako ipuinak bezain magikoak izan daitezke.
  • Istorio edo anekdota pertsonalak: inplikazio handiagoa eragiten du ikasleengan eta elkar ezagutzeko ere balio du. Taldean, esaterako, anekdotak kontatu edo galdera ezberdinei erantzun diezaiokete ikasleek, adibidez: “Noiz izan zen haserretu zinen azkenengo aldia?”...

2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN HELBURUAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK






2. Galderak :

- Zertarako izan behar du gai haurrak LHko etaparen amaieran, curriculumaren arabera?

Hasteko, haurrak testu mota desberdinak eratzea eta ulertzea (literatura, ipuinak…) lortu behar du. Era berean, ahoz zein idatziz komunikatzeko gai izateaz gain, egoera aztertzeko eta aldatzeko gauza izan behar da modu aktiboan jokatuz eta gogoz lan eginez. Hau lortzeko, IKT-ak erabiltzen jakin behar du. Bukatzeko, prozesu honetan oso garrantzitsua iruditu zaigu haurrak autoerregulazioak egiten jakitea.

- Ados zaude curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?

Alde batetik ados gaude finkatutako helburuekin beharrezkoak ikusten ditugulako umearen garapenerako. Bestetik, ez gaude ados oso zaila ikusten dugulako teorian emandakoa praktikara pasatzea baita teorikoki oso ondo geratzen delako hainbeste kontzeptu ikastea, baina, horrek umearen motibazioari eragin diezaioke, ez baitugu inposatu behar horrelako gauzak. Esaterako, Atxaga nor den jakitea ondo dago, baina ez ditugu bere bizitzako hainbeste datu zertan ikasi.