2016(e)ko azaroaren 6(a), igandea

Testu idatziaren ebaluazioa



TESTU IDATZIAK EBALUATU

Jarraian LH 4.mailako ikasle batek ekoitzitako testu idatzi bat ebaluatuko dugu eta hobetzeko hainbat puntu adieraziko ditugu. Horretarako guk aukeratu dugun testua honakoa da ("Mendian"). Testua, esan bezala, Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak idatzia da, eta honakoa eskatzen zaio ikasleari:

Idatzi zure albistea:
  • Zer gertatu da? - Gogoratu: goiburua eta gorputza
  • Nork egin du? - Antolatu testua paragrafotan
  • Nola gertatu da? - Modu argi eta ordenatuan idatzi
  • Zergatik gertatu da? - Idatzi gutxienez 100 hitz.



Captura de pantalla 2016-11-03 a las 10.49.18.png

  1. Testua ebaluatu



Testua ebaluatzeko orduan, 3 arlo ezberdin bereiziko ditugu: gaitasun soziolinguistikoa (Komunikazio-egoerara egokitzeko gaitasuna), gaitasun diskurtsiboa (koherentzia eta kohesioari loturik dagoena) eta Gaitasun Linguistikoa (morfosintaxia, lexikoa eta ortografia).


- Gaitasun soziolinguistikoa (egokitasuna)

  • Informazio eskasa.
  • Ez du helburua bete (kasu honetan albiste bat kontatu).
  • Oso testu laburra.
  • Ez dio eskatutako gaiari erantzuten.

- Gaitasun diskurtsiboa (koherentzia eta kohesioa)

  • Datuak ez dira modu antolatu batean azaltzen.
  • Lokailu batzuk erabiltzen dituen arren, ideien arteko lotura ez da ikusten.
  • Testuaren osotasuna galtzen da.
  • Datu asko azaltzen ditu elkarrekiko loturarik gabe
  • Testua paragrafo bakarrean dago, eta ez dira atal ezberdinak bereizten (ez du egitura egokia)

- Gaitasun linguistikoa (morfosintaxia, lexikoa eta ortografria)

  • Esaldien ordena ez da egokia.
  • Deklinabideen erabilpen desegokia
  • Plurala eta singularra nahasten ditu (“bazegoen bi ume”).
  • Aditzak ez dira denborara ezta pertsonara egokitzen.
  • K ergatiboa ez du erabiltzen (“ume bat poxpoloa piztu zuen”).


  1. Zelan hobetu (Laiz eta Cassany)



  • Ezertan hasi baino lehen, haurrak egindako testua irakurri behar du, ikasleari  bere testuaz pentsatzeko eta hausnartzeko aukera emango diogu horrela, eta aldaketaren bat egiteko ere bai.
  • Zuzenketa ikasleak idatzitakoa buruan duenean egingo dugu. Hau da, ikasleak testua idatzi duenean eta denbora gutxira egingo ditugu zuzenketak. Ekoizpen eta zuzenketen artean ahalik eta denbora gutxien egoten saiatuko gara.
  • Ez ditugu irakasle bezala zuzenketa guztiak egingo. Ikasleak hobetu beharrekoa aurkitzen ez badu, okerrak  non dauden adierazi edo azpimarratu, eta zuzenketak berak egitea eskatuko diogu (zuzenean guk okerra zuzendu beharrean).
  • Klasean irakurtzeko eta zuzenketak zeintzuk diren ulertzeko denbora eman behar diogu ikasleari.
  • Ikasleak bere testuan berak aukeratutako albistea non eta noiz gertatu den eta egoera eragin dutenak zeintzuk izan diren zehaztasun handiagoz azaldu behar du.
  • Ikasleari testuari egitura emateko esango diogu sarrera, gorputza eta amaiera bereiztuz. Horretarako, paragrafo ezberdinak bereiztu behar ditu ikasleak.
  • Guk esaldi konkretu batzuk erabili behar ditugu. Adibidez: “egin testua berriro, birpasatu  puntu honetan, gehitu parragrafo honetan, idatzi esaldi motzagoak, gehitu parragrafo honetan  puntu edo komak gehiago... “. Soilik ulergarriak diren aipamenak idatziko/esango dizkiogu ikasleari.
  • Ikasleari estrategiak eman behar dizkiogu autozuzenketak egiteko. Adibidez, hiztegia kontsultatu, egindako akatsaz pistak eman, idazlana birpazatzeko motibazioa eman...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina