1.
Ikasteredu elebidunak
Hasieran euskarak EAEko hezkuntzan presentziarik ez zuen
arren, ikastolen mugimenduak eman zion hasiera prozesu horri. Gaur egungo
egoerara iristeko, pausu garrantzitsuak eman dira.
Ofizialki, Espainiako Gobernuak Konstituzio berria eta
ondorengo Autonomia Estatutua hitzartu ondoren, euskara ere hizkuntza
ofizialtzat hartu zuen, eta hala euskara eskolako hizkuntza ofiziala bihurtu
zen. Espainiako Hezkuntza Ministerioak 1979 urtean argitaratu zen jatorrizko
diseinuan lau irakasteredu ageri dira (Ministerio de Educación y Ciencia,
1979): A, B, C eta D.
Eusko Jaurlaritzak, 1983ko elebitasun dekretuan, hiru eredu
legeztatu zituen: A, B eta D. Eta aukera horiek eskaini ditu eskola publikoetan
ahal izan den heinean eskaerari erantzun ahal izateko. zalbidek (1998) ondo
azaltzen du eskolaren euskalduntze prozesuak nolako ibilbidea egin duen,
hartarako behar izan diren baliabideak maila guztietan gauzatuz. Euskal eskolak
izan duen eraldatze prozesu sakon honen datuak, eredu ezberdinetan eskolatu
diren ikasleak, eredu batera eta bestera egokitu/bermoldatu diren eskolak,
irakasle euskaldunen (elebidunen, agiridunen) kopuru geroz eta garatuagoak, …
behin eta berriro aztertu dira xehetasun handiarekin.
2. Ereduen ebaluazioa: kuantitatiboa eta besterik
Ereduen emaitzak kontuan hartuta, argi geratu da zenbat
intentsiboa izan eredua orduan eta emaitza hobeagoak izango dira. Hau da,
alderdi kuantitatiboak ergina dauka ikaskuntzan, eta Euskadin D eredua da
kuantitatiboena euskara ordu kopuruari erreparatuz.
Hala ere, ordu kopuruak soilik ez du euskara ikaskuntza
determinatzen. Izan ere, gauza bat edo beste bat irakatsita hizkuntza hobeto
edo txarrago menperatuko da, eta alderdi horiek seguruenik desberdinak izango
dira pertsona desberdinetan, haien ama hizkuntza zein den kontuan hartuz.
Horregatik garrantzitsua da euskara orduetan gauza desberdinak egitea,
bakoitzak behar duenari erreparatuz, herritar eleanitzak lortzeko.
3. Murgiltze
programa/eredua
Murgiltze programetan ikaslea, ikasgelako ingurunean
txikitatik, euskaraz ikasteari ekiten dio. Hau da, eskolan momentu oro euskaraz
hitz egiten zaie ikasleei. Honen helburua da, ikasleek modu inkonstziente
batean hizkuntza ikastea, ikasten ari direla konturatu barik, ez baitiotelako
arretarik jartzen, haientzako komunikatzea soilik delako, ez irudi ikasketa.
Gainera, txikitan ikaste prozesua askoz azkarragoa eta erraza
da, beraz, askoz errazagoa izango da heldutan hizkuntza hori menperatzea, oso
txikitatik ikasi baitute
4. Hizkuntzen
irakaskuntza bateratua.
Hainbat hizkuntza aldi berean irakasteko, maila askotan
koordinatzioa eta koherentzia aldarrikatzen dira, irakaskuntzarako programen
mailan ez ezik, hizkuntzak irakasterakoan gelan erabili beharreko terminologian
ere. Baita irakasleek prestatutako jardueretan ere (roulet, 1980). Esan behar
da, Didaktika integratua on bati esker, ikasleengan eleaniztasunaren garapena
ziurtatzea da, helburu. Hau da, ikasleek etxean hitz egiten duten hizkuntzaz gain,
gizarte elebidunetan hitz egiten duten hizkuntzak ikastea da.
Hori lortzeko, ez
du esan nahi hizkuntzen irakaskuntza
integratuaren helburua ez dela ikasi beharreko hizkuntza bakoitzean elebakarrek
duten gaitasuna lortzea, baizik eta hizkuntza bakoitzean gizarte beharrizan
jakin batzuei aurre egiteko adinako gaitasunak lortzea (idiazabal &
Larringan, 2004; Wokusch 2008; Cavalli 2008). Adibide bat esateko, eskolatik
kanpo esparru desberdinetan hitz egiten duten hizkuntza baten maila, lortu
duten trebetasuna ez da berdina izan behar beste hizkuntzatan, atzerritako
hizkuntza batean, hain zuzen ere. Kontuan hartu behar da egoera
soziolinguistika zein den eta hizkuntza baten errepertorio konkretu bat
erabiltzeko aukera izateko, lotura handia duelako.
5.-Hizkuntzen arteko
interdependentzia.
Ikasleei askotariko egoera komunikatiboetan eta hainbat
hizkuntzetan jarduteko gaitasunak irakatsi behar zaizkie, eta horretarako
diskurtsoen ekoizpenean trebatu beharra dago. Baina, ez hizkuntza batean eta
bestean eduki berberak irakatsiz, baizik eta argi identifikatuz hizkuntzaren
zein gaitasun diren bateragarriak, izan ere, batean ikasitako baliagarri izango
da bestea garatzeko. Horretarako, ezinbestekoa da ikasleen
hizkuntza-trebetasunak eta zailtasunak ahalik eta zehatzen aztertzea.
Cumminsen interdependentziaren hipotesi orokorrak azaltzen
duenez, etxean gaztelaniaz aritzen diren haurrak euskaraz eskolatzen badira,
euskara ikasiko dute, eta euskaraz gain gaztelania ere.
6.- Atalasearen
hipotesia.
Cumminsek hizkuntza gaitasunen atalasearen hipotesia
proposatu zuen honako galderari eratzuteko: nola azaldu hezkuntza elebidun
programa batzuetan ikasleek emaitza onak lortzea eta beste programa batzuetan
emaitza ez hain onak lortzea?
Gaitasun-maila jakin batetik behera, elebitasunak ondorio
kognitibo negatiboak izan litzake. Gutxieneko maila honetatik gorako maila
batean, baina goragoko beste maila batera iritsi gabe, elebitasunak ez luke
ondorio zehatzik izango. Azkenik, maila jakin batetik gora, elebitasunak
ondorio kognitibo positiboak izango lituzke, eta elebitasun gehitzailea
ekarriko luke, hau da, ikasleak lehen zein bigarren hizkuntza egoki garatzea
eta maila akademikoan ere elebakarrak baino emaitza hobeak lortzea
7.- Elebitasun
gehitzailea.
Gaitasun mailaren arabera, elebitasunak ondorio ezberdinak
izan ditzake. Alde batetik, gaitasun-maila jakin batetik behera, elebitasunak
ondorio kognitibo negatiboak ekar ditzake. Beste aldetik, erdiko maila bati
buruz hitz egiten dugunean, elebitasunak ez ditu ondorio zehatzik ematen.
Bukatzeko, esan beharra dugu maila jakin batetik gora, elebitasunak ondorio
kognitibo positiboak ekartzen dituela, besteak beste, elebitasun gehitzailea.
Azken termino honek, ikasleak lehen zein
bigarren hizkuntza egoki garatzea eta maila akademikoan ere elebakarrak baino
emaitza hobeak lortzea susposatzen du.
Irakaskuntza elebidunaren eta murgilketa ereduen garapenean
oso emankorrak izan dira Cumminsen hipotesiak nahiz eta psikolinguistikan
ohikoa den bezala, izaera indibiduala, hau da, norbanakoaren hizkuntza garapen
prozesutik begiratzen duten hipotesiak arrakasta gehiago izan. Beste modu
batean esanda, norbanakoaren inguruak hizkuntzaren garapenean daukan papera
bigarren mailan geratu da.
Hala eta guztiz ere, Cumminsen ekarpenak baliogarriak izan
dira eta bereziki elkarpenpekotasunaren hipotesia aipatu beharra dugu. Bertan,
azaltzen digu emankortasuna ez datorrela CUP edo sakontzeko gaitasun komunaren
proposamena baliagarritzat daukagulako, baizik eta hizkuntza batean egiten
diren lorpenak, garatzen diren trebetasunak, beste hizkuntzan eragina izaten
dutelako.
8.- Vygotskiren
ekarpenak
Vygotski errusiar psikologoak proposamen psikolinguistiko oso
bestelakoa egin zuen. Beraren ustez, mintzaira norbanako bakoitzean gauzatzen
bada ere, ezin da prosezu indibidual bezala irudikatu. Izaera soziala duenez,
elkarreraginean ikasten da.
Eremu horretan, irakats-instantziak, esate baterako, eskolak,
eragin handia dute mintzairaren garapenean. Gainera, mintzairak gizakiaren
garapen psikologikoan eta pentsamenduen
eraikuntzan eragin zuzena du ( hipotesi psikolinguistikoa). XX. mende erditik
aurrera, Psikolinguistikan nagusi diren korronte kognitibistek, jabekuntza
prozesu indibiduala bezala irudikatu dute eragin sozialaren zentralitatea
ukatzen. Gaur egun, gero eta ohikoagoa da
Vygotskiren hipotesiaren pertinentzia eta logika. Mintzaira prozesu
historiko-soziala da eta diskurtso mailan gauzatzen da.
Bukatzeko, hizkuntzaren erabilera testu-moldeek edo generoek
irudikatzen dutela esan dezakegu. Bestalde, mintzairaren gauzatze hauek
gizakiaren mintza-egintzaren fruitu dira. Hortaz, hizkuntza mintza-praktika
dela esan behar dugu. Izan ere, norbanakoaren adimenaren gaitasun baten heltze
prozesua da.
9.- Testu-generoa
Deboran zehar hizkuntza erabiltzeko finkatu diren moduak
dira. Hau da testu-generoa (edo hizkuntza erabiltzeko modua) etengabe aldatzen
da testuinguruaren arabera.
Hori horrela, testu generoak menperatu ahala, gaitasun
komunikatiboa handitu egingo da. Beraz, testu-generoa gaitasun komunikatiboa
garatzeko bitartekoa izango da. Eskolan,
ahozko generoan, genero formalak irakastea proposatzen dute Dolzenek eta
schneuwly-ek (1998).
10.-Sekuentzia
didaktikoa
Sekuentzia didaktiko bat helburu jakin bat betetzeko
jarduera-segida ordenatua da eta Dolzek eta schneuwlyk testu-generoak
irakasteko baliabide gisa proposatzen dute. Baliabide honen bitartez,
testu-generoen erabileraz jabetzea lortu nahi da: esaterako, testu-genero jakin
bat zein komunikazio egoeretan erabiltzen den irakatsiz.
Sekuentzia didaktikoek bi ezaugarri nagusi dituzte: alde
batetik, koherentea da: jarduera zehatzak planifikatzerakoan ikasleen
zailtasunak eta trebetasunak dira abiapuntua. Beste alde batetik, baliabide
malgua da, ikase-talde bakoitzaren ezaugarriak aintzat hartzen baititu, eta
horietara egokitzen baitira jarduera zehatza.
11.-Zer da 5 eta 8 urte
bitartean ikasten dena?
Segun eta adina zein den, ikasteko mekanismo formalak
desberdinak erabili behar dira. Egia da, badaudela 5 urteko umeek oso ipuin
osatuak eta konkretuak kontatzen dituztenak, baina gehienbat,8 urteko
dituztenek 5 urtekoek baino hobeto ipuinak ekoizten dituzte.
Nahiz eta 5 urtekoek
pasarte bati dagozkion eduki tematikoa ondo antolatu, ekintza hutsak kontatzera
mugatuta daude. Baita erantzutean gehiegi zehaztu ez egitea ere. Izan ere,
ekintzen egileak zein diren zehazteko ardura kontalariak ez du beregain
hartzen.
8 urtekoek, ordea, pasarteari dagozkion ekintza guztiak aipatuaz gain, ordenatuta eta
guztiz, trebetasun desberdinak dira nabari, haurraren ekoizpenean. Adibidez,
protagonista ez da ekintzen egile moduan
agertzen, baizik eta pentsatu egiten du eta bere ekintzak egin aurretik,
aditzera ematen ditu geroaldia eta iragan burutua erabiliz.
"Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak"
Kontzeptuen berrikusketa egin ostean, gaiarekin lotura duen testu bat aukeratu eta aztertu dugu. Hain zuzen ere, aukeratu dugun dokumentuaren izena "Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak" da. Maider Ugartemendia, euskal filologoak idatzitako dossierra da, 2011an Bat Soziolinguistika aldizkarian argitaratua izan zena.
2010-2011 ikasturtean Eusko Jaurlaritzako hezkuntza Sailak martxan jarri zuen Hezkuntza Marko Hirueleduna izeneko hezkuntza-proiektua da dossierraren aztergai nagusia. Proiektu hau, eskoletan euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza bati 5-6 ordu eskaintzean oinarritzen da. Hezkuntza-proiektu honekin egun indarrean dauden A, B eta D ereduak desagertze-bidean jartzen dira (guztiak ordezkatuko lituzkeen eredu eleanitz bat ezarriz).
Artikulu honetan proiektua martxan jarri duten hainbat ikastetxeren esperientzia aztertzen da. Horretarako, lehenik eta behin Euskal Herriko hezkuntza ereduen historia azaltzen du egileak, hezkuntza elebiduneko A, B eta D ereduen bilakaerari erreferentzia eginez eta ereduen inguruko iritzi eta jarrerak aipatuz. Ikerturiko ikastetxeetako esperientzia aztertu ostean, egileak hainbat ondorio planteatzen ditu.
Dokumentu hau aukeratu eta aztertu dugu, oso interesgarria ikusten dugulako irakasle izango garen heinean, eskolan erabiliko diren hizkuntzen inguruan iritzi bat izatea. Izan ere, proiektu eleanitzak gero eta indar handiagoa hartuz doaz eta horren aurrean hausnarketa egitea eta iritzi pertsonal bat izatea garrantzitsu ikusten dugu, eta hori izan da hain zuzen ere gure helburua testu honekin: etorkizuneko irakasle izango garenok hizkuntzen inguruko proposamenak (zehazki hezkuntza-eredu eleanitza) aztertzera eta horietaz hausnartzera bultzatzea.
Interesgarria iruditu bazaizue, eta Dossierra irakurri nahi baduzue, hemen behean uzten dizuegu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina